Realak Rayo gainditu du Zubietan (3-1)
Txuri-urdinek sailkapen nagusiko laugarren postuan jarraitzen dute 28 punturekin. Lehen aldiz Realak Rayo mendean hartu du Zubietan.
NAIZ
Paartida hasieratik Reala nagusi izan da eta lehen ordu laurdenerako Maria Diazek lehen gola eskuratu du. Atsedenaldiaren aurretik Aintzane Encinasek bigarrena lortu du.
Bigarren zatia orekatuagoa izan da, baina azken minutuetan Nahikari Garciak hirugarrena egin du eta luzapenean Marta Garciak lortu du Rayoren gola.