INFO

Dani Abalo galizarra fitxatu du Alavesek

Bigarren mailako liderrak erasoko jokoa indartu nahi du, eta bide honetan Dani Abalo galizarra fitxatu du. Azken urteetan Bulgariako Ludogorets taldean ibili eta gero, libre iritsi da Pontevedrako jokalaria.


Alavesek Dani Abalo jokalari galizarra fitxatu du, erasoko hegaleko jokoa indartu asmoz. Talde arabarrak berak iragarri duenez, libre iritsi da 28 urteko futbolaria. Azken denboraldietan Bulgariako Ludogorets taldean aritu da, zeinekin bertako kopa eta liga irabazi dituen. Honi esker txapeldunen ligan aritu da, eta baita Europa Leaguen ere.

Celtan hazitako jokalaria da eta Vigoko taldearekin egin zuen debuta lehen mailan, 19 urte zituelarik. 2013-14 denboraldian Bulgariako ligara alde egin zuen eta bertan 83 partida jokatu ditu, 21 gol eginez. Udan turkiako Sivasspor taldeak fitxatu zuen eta orain Gasteizko taldera iritsi da.