Urko Labaka Altzako presoa aske geratu da
Urko Labaka Altzako presoa atzo atera zen Alacanteko Foncalent espetxetik, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
NAIZ
DONOSTIA
Sare sozialen bitartez Etxeratek berri eman duenez, Labaka Foncalenteko espetxetik atera zen atzo.
Urko Labaka euskal preso politikoa aske geratu zen atzo Foncalenteko espetxetik irtenda sei urte eta gero! #ongietorri #gaurtikhirugutxiago
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) 2016(e)ko martxoak 1
2011ko martxoan atxilotu zuen Polizia frantsesak Labaka, beste hiru euskal herritarrekin batera.