INFO

Donostia Antitaurina Orainek 10.000 sinadura aurkeztu ditu herri galdeketaren alde

Zezenketen inguruan herri galdeketa bat eskatuz 10.000 sinadura bildu ditu Donostia Antitaurina Orain plataformak. 8.000 behar zituzten eta kopuru honekin herri galdeketa bera ekainaren 19an egitea posible dela adierazi dute. Behin hau baieztatuta, «partaidetza handia bermatzea» dute jomuga.

10.000 sinadura aurkeztu ditu Donostia Antitaurina Orain plataformak herri galdeketa bat eskatuz. (@DonostiaOrain)

Donostia Antitaurina Orain plataformak udalak eskatzen zizkionak baina 2000 sinadura gehiago bildu ditu, eta hiru hilabetetan 10.000 sinadura bildu ditu zezenketen inguruko herri galdeketa egin dadin eskatuz. Astelehenean iragarri zuten dagoeneko bazituztela.

Ohar baten bidez adierazi dutenez, herri galdeketa honen helburua «udalak diru laguntzak ukatu eta udal ekipamenduak ez uztearekin ados dauden edo ez jakitea da». 8.000 sinadura behar zituzten eta gaurkoan 10.000 aurkeztu ditu. «Modu honetan udalak arazo legalengatik ezeztatu ditzakeen sinadurak badira ere aurrera eraman dadila zihurtatzen da», gehitu dute.

Plataformak sinadura orriak aurkeztu ditu Donostiako Udaleko herri partaidetza sailean eta Udal Gobernuari galdeketa lehenbailehen egitea eskatu diote. Jakinarazi dutene, galdeketa Illunberekiko mugimendu, salmenta edo lagapenik egin baino lehen egitea eskatu zuten ere, eta hala bete dute. «Herri partaidetzaren araudiak definitzen dituen epeen arabera eta Udalak prozesua atzeratzen ez badu, herri galdeketa ekainaren 19an izatea da posible eta, horrela, biztanleriaren erabakia kontutan hartuta, aurtengo Aste Nagusian zezenketak ez programatzea», azpimarratu dute.

Plataformako kideek badakite «bidea luzea dela eta lan handia» geratzen dela. Behin hau lortuta, herri galdeketan bertan partaidetza ahalik eta handiena izan dadin dute jomuga.