INFO

Euskal Jaia larunbat honetan itzuliko da Iruñeko kaleetara, jai gunearen berritasunarekin

Euskal Jaiaren bostgarren edizioa hartuko du nafar hiriburuko Alde Zaharrak larunbatean. ‘Borobila eginen dugu’ lemapean egun osoko egitaraua prestatu dute kalejira, herri kirol, jan, edan eta kontzertuz beteta. Aurtengo berritasuna Redinen kokatuko duten Jai Gunea izanen da.


Larunbatean ospatuko da Iruñean Euskal Jaiaren bostgarren edizioa. Goizean-goizetik hasita, egitarau oparoa antolatu dute eta gozatzeko girorik ez da faltako nafar hiriburuan. ‘Borobila eginen dugu’ lemak argi dio.

10:00ean dute hitzordua aurten berritasuna den Jai Gunean, non herri gosaria hartuko duten. Egun guztia aurretik eta indarrak hartu behar. Honen atzetik erraldoi, joaldun, fanfarre, dantzari eta trikitilariek gidatutako kalejira Alde Zaharreko kaleetan murgilduko da. Eguerdian, herri kirolek hartuko dute Merkaderes kalea.

Ekitaldi nagusia 13:00ean iritsiko da, Udaletxeko plazan erraldoien topaketa eta larrain dantza eginen dutenean. Hortik berriz ere Jai Guneak bazkari herrikoia eskainiko du.

Arratsalde zein gauean musika nagusituko da. Caldererian kontzertuak dauden bitartean, 3indarrok elektrotxaranga kalez-kale ibiliko da jendea dantzan jarriz. Eta festa doinuak gauean Jai Gunera itzuliko dira, non kontzertuak izanen diren.