Nafar Telebista iritsi da bere lehenengo urteurrenera
Orain urtebete abiatu zuen Nafar Telebistak bere emisioa Nafarroan. Bi hizkuntzatan egiten ditu telebista kate pribatu autonomiko honek bere emisioak, nahiz eta baduen aurrera begirako egitasmo elebakarrik ere.
NAIZ
IRUÑEA
Urtebete igaro da Nafar Telebistak ibilbideari ekin zionetik. Urte honetan ere ez diote hazteari utzi eta hasierako proiektu elebidunari, aurrera begirako egitasmo elebakarra gehitu zaio. Pasa den abenduaren 17an Hamaika Telebistarekin batera NTB11 katea sortzeko hitzarmena sinatu zuten, euskara hutsezko proposamen berria.
Kate berri honek espresuki beretzat ekoiztuko diren edukiez gain, Hamaikak eta Nafar Telebistak sortutako programak ere eskainiko ditu.