INFO

Urizar: «Zentzugabekeria da soilik politika egiteagatik inor inhabilitatzea eta zigortzea»

Hasier Arraizi ezarritako bi urteko espetxe zigorra eta kargu publikoak betetzeko inhabilitazioa «zentzugabekeria» dela salatu du Pello Urizar EH Bilduko eledunak.

Pello Urizar EH Bilduko bozeramalea. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

«Soilik politika egin duenari horrelako sententzia bat ebaztea zentzugabekeria da». Hitz horiekin baloratu du Urizarrek Arraizi ezarri dioten bi urteko espetxe zigorra eta kargu publikoetarako inhabilitazioa.

«Pertsona batek, kasu honetan Hasier Arraizek, instituzioetan politika ezin egin ahal izatea zentzugabekeria da, bere jardun osoa politika egitean oinarritu denean», azpimarratu du.

Horrez gain, Arraizen aurkako zigorra «garaiz kanpokoa» dela nabarmendu du. «Euskal gizartea beste garai batean bizi da, baina, hala ere, argi eta garbi ikuasten da horrelako ekimenekin eta sententziekin Euskal Herria iraganeko eskemetara lotua nahi dutela», gaineratu du Urizarrek.