INFO

Aletxu Zobaran euskal preso politikoak gose greba utzi du

Aletxu Zobaran presoa aiararrak gose greba bertan behera utzi du, Valenceko espetxean euskal preso politiko bakarra ez dela izanen jakinarazi ziotenean, Etxeratek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Ibon Goieaskoetexa Fleurytik Valencera trasladatu dute.


Corbaseko espetxean dagoen Aletxu Zobaran euskal preso politikoak gose greba utzi zuen atzo gauean, Valenceko kartzelan euskal preso politiko bakarra ez zela izanen jakin zuenenan. Ekainaren 3an ekin zion grebari, Valencera eramango zutela jakinarazi ziotenean, non ez zegoen beste euskal preso politikorik.

Izan ere, Ibon Goieaskoetexa euskal preso politikoa atzo asteazkenean Fleurytik Valencera trasladatu zuten.