INFO

Hiru hautagai daude Barañaingo txupinazoa botatzeko

Lagunak-eko emakumezkoen kirol saileko ordezkaritza, Anfas elkartea eta Barañaingo Udalaren Hirigintza Brigada. Hiru hauek izan dira babes gehien jaso duten hautagaitzak ekainaren 13tik 19a bitartean eginen den bozketarako.

Iazko Barañaingo txupinazoa (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)

Barañaingo Elkarteen Erregistroan izenemanda diren Elkarteak eta Udaleko Talde Politikoen artean, atzo espreski horretarako eratutako bileran egindako bozketan aukeratuak izan dira hiru hautagaitza hauek.
 
2016ko festetan Barañainen txupinazoa jaurtitzeko Alkatetzak ezarritako prozedura partehartzaile honetan, herritarrek bozka ematea izanen da hurrengo pausua, festei hasiera emanen dien txupinazoa nork jaurtiko duen aukeratzeko.
 
Udalaren Web orriaren bitartez eginen da bozketa, eta Barañainen erroldatuta dagoen 18 urtez goiko edozeinek parte hartu dezake. Horretarako, NAN zenbakia sartu eta hiru hautagai hauetako bakar bati eman behar dio bere botoa.