Aitor Agirrebarrena presoaren senideek istripua izan dute
Etxerat elkarteak elkarretaratzeak iragarri ditu dispertsioak eragindako urteko bosgarren ezbeharra salatzeko.
Aitor Agirrebarrena Lizartzako presoaren senideek istripua izan dute Salamanca inguruan bisita egin ostean. Etxerat elkarteak salatu duenez, «senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko bosgarren ezbeharra da hau, hirugarrena hil honetan».
Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du asteazken honetan Donostian, dispertsio politikak ezartzen duen arriskua salatzeko.
Horrez gain, istripua salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte: Donostian ekainaren 15ean, 1900etan, udaletxe ondoan, Bulebarrean; Iruñean bihar, arratsaldeko 2000etan, Alderdi Popularraren egoitza parean; Gasteizen ere astelehenean 20.00etan, Andra Mari Zuriaren plazan; eta Bilbon asteartean, ekainak 14, 19.00etan, Arriagan.