INFO

Europako Batasunaren "politika ankerra" salatuko du gaur Iruñea Harrera Hiriak

Gobernu Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea deitu du gaur (astelehena) 18.30ean Iruñea Harrera Hiria ekimen herritarrak Europako Batasunare "politika ankerra" salatzeko. Gaur egun, 60 milioi lagunek baino gehiagok bizia, osasuna eta duintasuna bermatzeko beren bizilekuetatik alde egin behar izan dutela gogoratu zuen.

Errefuxiatuen kanpalekua, Grezian. (AFP)

Iruñea Harrera Hiria ekimen herritarrean pertsona eta jendarte taldeak bildu dira "Europa Gotorleku" delakoaren mugetan gertatzen ari den "giza tragediaren aurka" elkarrekin lan egiteko.

Hauen helburua bikoitza da: alde batetik, sentsibilizatu nahi dute Nafarroako biztanleria milioika pertsonaren ihesaldiaren arrazoiei buruz eta, bestalde, hemengo erakundeak presionatu nahi dituzte Europako Batasunaren politikaren aurrean kritikoak izateko.

Gauzak horrela, Nafarroara berehala 300 pertsona gutxienez ekartzea eskatzen dute, eta Nafarroako Gobernuari hauen arretaz arduratzeko dei egiten diote. Honekin batera, Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa bertan behera uztea eta Europara sartzeko ibilbide seguruak bermatzea eskatzen dute.