Elkarrekin Ahal Duguk aurrea hartu dio EAJri Bizkaian
Botoen %100 zenbatuta, Elkarrekin Ahal Dugu izan da Bizkaian alderdirik bozkatuena, %28,86ko babesarekin eta hiru diputatu lortu ditu. EAJ izan da bigarren indarra, botoen %28,25arekin.
NAIZ
BILBO
Boto guztiak zenbatuta, Elkarrekin Ahal Duguk lortu du Bizkaian boto gehien (%28,86) eta hiru diputatu bidaliko ditu Madrilera.
Haien atzetik, EAJk bi ordezkari lortu ditu, botoen %28,25 lortuta.
PSEk (%13,92), PPk (%12,69) eta EH Bilduk (%10,91) ordezkari bana lortuko lukete.
Abstentzioa %31,89koa izan da Bizkaian (2015ean, %30,59).
Senatua
Goi ganberarako datuei dagokionean, botoen %99,93 zenbatuta, abenduko hauteskundeetan gertatu bezala, EAJk eta Elkarrekin Ahal Duguk banatuko dituzte senatariak, hiru jeltzaleek eta alderdi moreak bat.