INFO

Gulenek dio Erdogan bera dela estatu kolpearen atzean dagoena

Estatu Batuetan aurkitzen den Fetulá Gulen elizgizonak Turkiako presidente Recep Tayyip Erdogani egotzi dio huts egin duen estatu kolpearen atzean egotea. Erdoganek, berriz, Gulenen estradizioa eskatu die Estatu Batuei, estatu kolpearen arduradunetako bat delakoan.


Estatu Batuetan finkatuta dagoen Fetulá Gulenek adierazi du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea dela benetan estatu kolpearen atzean dagoena.

Horrez gain, Turkiara estradiatua izateko bere predisposizioa erakutsi du. «Ez nau batere arduratzen estradizio eskaerak», nabarmendu du Gulenek.

Turkiako aginte gorenak Gulenen estradizioa eskatu die Estatu Batuei. Gainera, Gulen hartzen duen herrialdea etsaitzat joko dutela gaineratu du.

Estatu Batuek argitu dute oraino ez dela haren aurkako estradizio eskaera formalik aurkeztu.