INFO

Dispertsioaren aurka, hondartzetako ekimena abiatu du Etxeratek Uribe Kostan

Gorliz eta Plentziako hondartzak izan dira dispertsioaren aurka Etxeratek udan abiatu duen ekimenari hasiera eman diotenak. Datorren astean izango dira gainerako elkarretaratzeak.

Gorliz eta Plentzian abiatu du Etxeratek hondartzetako kanpaina. (ARGAZKI PRESS)

Gorliz eta Plentziako hondartzetan abiatu du Etxeratek udan, dispertsioa salatuz, hondartzetan egiten duen ekimen sorta.

Bertan, eurek, senide bezala, azken 5, 10, 20 edo 27 urtetako egoera bera pairatzen dutela salatu dute; «salbusespen politika baten ondorioak pairatzen jarraitzen dugu». «Gure borondatez egiten ez ditugun bidaia batzuetan gure bizitza arriskuan jartzen dugu», gogoratu dute, eta, hori, «mendeku» politika baten ondorio dela gaineratu dute.

«Salbuespeneko politika bat da dispertsioa, ia hiru hamarkada dituen anomalia bat», azpimarratu dute. Horregatik, euskal gizartea ez dela normaltasunean bizi azaldu dute: «Egungo kartzela politikaren arduradunek, bere mantentzearen aldekoek, eskubide hori debekatu diote».

Datorren astean jarraituko dute Etxerateko kideek hondartzetako ekimenarekin.