INFO

35 urte eta gero Euskal Herrian da Gaizka Sopelana iheslaria

Azken 35 urteak Mexikon egin dituen Gaizka Sopelana iheslaria Euskal Herrira iritsi da gaur. Duela hilabete tumore bat aurkitu zioten, eta honen tratamendua jasotzeko itzuli da. Harrera beroa egin diote herritarrek Gurutzetako ospitalean.

Gaizka Sopelana iheslaria Euskal Herrian da 35 urte eta gero. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Gaizka Sopelana iheslaria Euskal Herrira itzuli da gaur, 35 urte eta gero. Denbora hau Mexikon igaro eta gero, duela hilabete tumore bat aurkitu zioten, eta beharrezko tratamendua jasotzeko itzuli da.

Lagun ugari gerturatu dira ospitaleko atarian harrera egitera. Haietako asko duela 35 urte jaioak ez ziren arren, elkartasuna azaldu nahi izan diote iheslariari.