INFO

Sopelan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Larunbat goizaldean Sopelan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.


Sopelan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Erasoa larunbat goizaldean 08:00ak aldera gertatu zen.

Bizilagun batek eman zuen abisua, Sopelako parking batean neska gazte bat galduta zebilela ikustean. Ertzaintza bertaratu egin zen eta neska gaztearekin egon eta gero ikerketari ekin zioten.