Elkarrekin Podemosek ekar lezakeen «aire freskoa» nabarmendu du Pili Zabalak
«Kristalak lurruntzen hasi aurretik gure instituzioetako leihoak irekiko dituen aire freskoa» izango da Elkarrekin Podemos bere lehendakarigai Pili Zabalaren arabera.
«Aire freskoa». Horixe azpimarratu du Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia den Pili Zabalak bere alderdiak aurkeztu duen programa elektoraletik. Bizkaiko zerrendaburu Lander Martinezekin batera egin duen hitzartzean, euskal instituzioetako leihoak irekitzearen alde egin du, hauek «lurruntzen hasi aurretik».
Gaineratu du Elkarrekin Podemos dela «herri honek behar duen bultzada. Gure agenda soziala konformismoarekiko immunizatuta dago -jarraitu du-. Gainera, jakitun gara herri honek duen potentzialaz, azken urteetan probetxurik atera ez zaion potentziala».
Zabalak ohartarazi du bere alderdiak ez duela onartzen «EAJren utzikeria», eta gaineratu du jeltzaleek «nahiago dutela klaseko azkenarekin alderatu, buruan direnekin baino».