INFO

San Fermin Txikitoren Korporazio Txikia hautatu dute

San Fermin Txikitoren Korporazio Txikia hautatu zuten ostiralean. Korporazioak San Fermin Txikiko jaiei hasiera emango die txupinazoaren jaurtitzearekin. Hautaketaren ekitaldiarekin ematen zaio hasiera urtero jaietako egitarauari.

Korporazio Txikiaren hautaketan parte hartu zuten ikasleak (ALDE ZAHARREKO JAI BATZORDEA)

Urtero lez, jaien hasiera baino astebete lehenago San Francisko eta Santo Tomás - Dominicas ikastetxetako 4. mailako ikasleak Burgoen plazan (aurten Mañuetako frontoian, euria dela eta) elkartzen dira. Bertan, auzoko txikiek joku eta dinamika desberdinetan parte hartzen dute Koporazio Txikia lortzeko helburuarekin. Korporazioaren eginbeharrak San Fermin Txikiko txupinazoa jaurtitzeaz baino haratago doaz; inauterietako pregoia egin eta botatzen dute, eta haien diskurtsoa eman Auzoaren Egunean.

Aurten ehun bat txikik parte hartu dute Korporazio Txikiaren hautaketan, non goizeko 11:30tatik 12:45tara burutu zen auzoan jada nabari den jai-giroan, joan den ostiralean. Azkenean, auzoko txikien ordezkaritza honako txikien eskutik izango da: Diana Rodríguez, Martín Cemborain, Haizea Zaratiegi, Goizane Luzuriaga eta Guratz Feliu.

Datorren ostiralean goizeko 12:00tan Corazonistas plazako balkoian egongo dira jaiei hasiera emateko txupinazoarekin.

Buztintxuriko jaiak

Asteburu honetan, Butzintxuriko jaiak ospatzen ari dira. Hemen ikusi ahal da auzo honetako jaien programa