INFO

Zinemaldi Alternatiboak zortzigarren edizioa izango du aurten Donostian


Zortzigarrenez egingo da Zinemaldi Alternatiboa Donostian. Aurrenekoa (2006) eta 2014ko edizioak izan ezik, Groseko Kortxoenea Gaztetxean izan ziren emanaldiak, bertako kideek kudeatuta, eta horregatik, hain zuzen, eman diote 6 (+2) adiera aurtengo edizio honi.

Kortxoenea gaztetxea azaroan bota bazuten ere, eraistearekin ez da amaitu Zinemaldi Alternatiboaren bidea. Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak hartu du lekukoa eta gaztetxea gogoan izango dutela onartu dute.

Kultura pluralean

«Elkarrekin bizitzea zuk eta nik bat egitean sortzen dugun espazioa da» eta ezberdin izanagatik ere proiektu komunetan murgiltzearen lemarekin aurkeztu dute aurtengo proiektua. Ahulak eta boteretsuak elkarrekin bizitzea hartu dute aurten erronka modura. «Kulturak direlako, pluralean, eta ez kultura, egingo dugu zortzigarrenez bestelako zinemaldia». Egitarau osoa, Kortxoenea.com-en.