Fusilamenduaren 41. urtemugan, Jon Paredes ‘Txiki’ gogoratu dute Zarauzko hilerrian
1975. urtean Francoren diktadurak fusilatu zuenetik 41 urte bete direnean, Jon Paredes ‘Txiki’ eta harekin batera hil zituztenak gogoan hartu dituzte Zarauzko hilerrian.
NAIZ
DONOSTIA
Urtero legez, Gudari Egunarekin, Zarauzko hilerrian ekitaldia egin dute, Jon Paredes ‘Txiki’-ren hilobian, bera eta berarekin batera Francoren diktadurak 1975. urtean fusilatu zituztenak –Nuarbeko Angel Otaegi eta FRAPeko kide ziren Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia– gogoratzeko.
‘Txiki’-ren senideekin batera, han izan dira, besteak beste, Ahaztuak elkarteko Martxelo Álvarez, Sortuko Arnaldo Otegi eta Joseba Permach edo Iñaki Egaña historialaria.