Sarrerak 25 eurotan izango dituzte zaleek Osasuna, Reala eta Alavesen arteko derbietan
Osasunak, Realak eta Alavesek akordio bat itxi dute, haien arteko partidetan sarrerak 25 eurotan saltzeko. Modu honetan, denboraldi hasieran Iruñean jokatutako Osasuna eta Realaren arteko derbian bizitako giroa errepikatzea espero dute.
«Kluben eta bere zaleen bidaien giro ona bultzatzeko intetzioarekin», Realak, Alavesek eta Osasunak akordioa lortu dute beste taldeko zaleen sarrerak merketzeko. 25 euroko prezio bakarra izango dute.
Honela, Iruñean abuztu amaieran gertatu zen bezala, non bi zalegoen arteko jardunaldi bikaina bizi izan zen, kanpoko sektorerako sarrerak merketzeko hautua hartu dute hiru euskal taldeek.
Bihar bertan Alavesek Anoetan jokatuko du. Azaroaren 5ean, aldiz, arabarrek Sadar futbol zelaia bisitatuko du. Itzulerako partidak aldiz, hauexek izanen dira. Osasuna Anoetan ariko da otsailaren 5ean, Reala Mendizorrotzan martxoaren 19an eta Osasunak Gasteizen apirilaren 5ean.
Hiru taldeetako jokalari diren Mikel Gonzalez (Reala), Roberto Torres (Osasuna) eta Dani Torresek (Alaves) eman dute akordioaren berri.
Mikelek mezu bat du zuentzat. @CAOsasuna eta @Alaves -eko zaleak, adi egon! #GureZaleengatik pic.twitter.com/52YfyEFyHK
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) October 21, 2016
Roberto Torres también tiene algo que decir a los aficionados de la @RealSociedad y el @Alaves. #PorNuestraAfición pic.twitter.com/A0HXVesX9Z
— CA OSASUNA (@CAOsasuna) October 21, 2016
Dani Torres también tiene un mensaje para nuestras aficiones @CAOsasuna @RealSociedad. Juntos #PorNuestraAfición pic.twitter.com/68kF4ytONq
— Deportivo Alavés (@Alaves) October 21, 2016