INFO

Hirugarrenez irabazi du Aitzol Atutxak Euskal Herriko aizkolari txapelketa

Hirugarrenez jarraian irabazi du Aitzol Atutxa dimoztarrak Euskal Herriko aizkolari txapelketa. Joseba Otaegi izan da bigarrena Bizkaia pilotalekuan jokatu den saioan, eta Mikel Larrañaga hirugarrena.

Aitzol Atutxa, hirugarrenez txapeldun. (ARGAZKI PRESS)

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu da igande honetan Euskal Herriko aizkolari txapelketa, eta faboritoak irabazi du; hirugarrenez jarraian egin da Euskal Herriko txapelarekin Aitzol Atutxa dimoztarra.

27 urteko aizkolariaren atzetik egin dute, hurrenez hurren, Joseba Otaegi eta Mikel Larrañagak. Iker Vicente otxagabiako gazteak, berriz, laugarren postuarekin konformatu behar izan du.

Hala ere, marka berri bat jarri du Vicentek: bera da gaur arte Euskal Herriko aizkolari txapelketako finala lehiatu duen gazteena, 19 urterekin.