INFO

Uriah Heep hard rock taldeak Bilbon joko du 2017ko otsailean

Uriah Heep taldeak otsailaren 23an joko du Bizkaiko hiriburuko Santana 27 aretoan. Sarrerak 30 euro balio du aurretiaz erosita eta 35 euro egunean bertan erosita.

Uriah Heep talde ingelesa Bilbon izanen da otsailean. (Uriah Heep)

Uria Heep banda britainiarrak kontzertua eskainiko du 2017. urteko otsailaren 23an Bilbon, Santana 27 aretoan. Londresen sorturiko taldea hard rock musikaren banda mitikoenetakoa da 1960ko hamarkadaren bukaeran sortu zenetik.

‘Outsider’ (2014) edo ‘Into The Wild’ (2011) azken diskoen ondoren, talde ingelesa bere material mitikoena berriro editatzen ari da, eta hobeturiko soinuarekin argitaratuko du. Hala ere, Mick Box gitarristaren taldeak errepidean jarraitzen du eta Bilbora helduko den bira batean murgildu da.

Horrela, Uriah Heep taldeak otsailaren 23an joko du Bizkaiko hiriburuko Santana 27 aretoan. Sarrerak 30 euro balio du aurretiaz erosita eta 35 euro egunean bertan erosita.