Alderdi Errepublikarrak Kongresuko bi ganberetan zuen gehiengoari eutsi dio
Alderdi Errepublikarrak Estatu Batuetako Kongresuko bi ganberetan gehiengoa izaten jarraituko du atzoko hauteskundeen ondoren.
NAIZ
Datozen bi urteetan gutxienez Alderdi Errepublikarren kontrolpean izango dira Estatu Batuetako Senatua eta Ordezkarien Ganbera eta horrek Donald Trumpi agintaldi erosoa ahalbidetuko dio.
Senatuan ehun ordezkarien herena berritzen zen atzoko hauteskundeetan eta inkestek Alderdi Demokratak gehiengoa berreskura zezaketela, kontserbadoreak nagusitu dira eta zeukaten gehiengoari eutsi diote, hainbat eserleku galdu dituzten arren (54-46).
Historian lehen aldiz, AEBek senatari latindar bat izango dute, Nevadan: Catherine Cortez-Masto demokrata.