Hernaniko EHUko hainbat irakasle eta ikerlarik bat egin dute martxoaren 19ko galdeketarekin
Hernaniko EHUko 24 irakasle, irakasle ohi eta ikerlarik herri horrek martxoaren 19an egingo duen herri galdeketarekin bat egin eta parte-hartzeko deia egin dute. «Kontsulta egitea eta erabakia hartzea ahalduntze ariketa bat da», defendatu dute.
Hernanik herri galdeketa egingo du 2017ko martxoaren 19an eta, gaur, Hernaniko EHUko 24 irakasle, irakasle-ohi eta ikerlarik deialdira batu egin dira. «Eztabaida, deliberazioa eta bozketa dira ohiko tresnak unibertsitatearen eguneroko jardunean», azaldu dute ohar baten bidez.
Era berean, gogora ekarri dute «kontsulta egitea eta erabakia hartzea ahalduntze ariketa bat» dela. Unibertsitatea «bizitza politiko, kultural eta sozialean hobeto parte hartzeko baldintza sortzera zuzenduta» dagoela gaineratu dute.
Eta EHUko kide diren aldetik, «elkarbizitza demokratikoa eta garapena sustatzeko eta zientziaren espiritu kritikoak eta aniztasun ideologikoaren errespetua» bultzatzeko konpromisoa dutela. Horregatik, dei egin diete herritarrei galdeketan parte har dezaten.