INFO

Gabriel Arestiren poema ezezagunen liburua argiratu du Bilboko Udalak

‘Mailu batekin: Biola batekin’ poema ezezagunen liburua argitaratu du Bilboko Udalak. 1962an idatzi zuen Gabriel Arestik. Euskaltzaindiako Artxiboan aurkitutako eta argitaratu gabe zeuden bederatzi eskutitz ere biltzen ditu poema liburuak.

Aburto eta Kortazar Arestiren liburu berriarekin eskuan. (ARGAZKI PRESS)

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Jon Kortazar idazle eta literatur kritikariak Gabriel Arestiren ‘Mailu batekin: Biola batekin’ liburu ezezaguna aurkeztu dute. Poema liburuarekin batera orain arte argitaratu gabeko bederatzi eskutitz argitaratu dira.

Poema ezezagunak 1962koak dira, ‘Harri eta Herri’ argitaratu aurrekoak. Liburuan Euskal Harria (1967) izango zenaren lehenengo bertsioa dago, baina urte batzuk lehenagokoa da.

Orain arte argitaratu gabe egon diren gutunetan hainbat gai jorratzen dira: Euskaltzaindiarekin izan zuen harremana; euskara batuaren defentsa; Juan San Martinekin izandako eskutitz-trukean bere literatur proiektuei buruzko informazio baliotsua eta baita bere ideologia politikoa ere.

1967an Arestik Agustin Ibarrolaren ilustrazioekin osatu zituen bere testuak. Horregatik, Naiel Ibarrola -Agustinen iloba- izan da testuekin batera datozen irudien egilea.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak liburuaren 1000 ale argitaratu ditu.