Pablo Prigioni Baskoniara itzuli da
Baskoniak Pablo Prigioni jokalari argentinarra fitxatu du denboraldia bukatu arte.
NAIZ
GASTEIZ
Pablo Prigionik Houston Rockets taldearekin hasi zuen aurredenboraldia baina liga hasi aurretik eten egin zioten kontratua eta talderik gabe zegoen.
Baskoniak denboraldia bukatu arte fitxatu du 39 urteko jokalari argentinarra. Abenduaren erdialdean agerraldia egingo dutela iragarri du ohar batean.
Prigioni aurrez ere egona zen Gasteizko taldean; guztira zazpi denboraldi egin zituen, bi etapa desberdinetan. Azken bost denboraldiak NBAn egin ditu.