Oroitz Gurrutxaga aske geratu da, bere aurkako euroagindua deuseztatu ostean
Oroitz Gurrutxaga oreretarra aske geratu da gaur Irunen, Paueko Auzitegiak bere aurkako euroagindua deuseztatu eta kanporatua izan ostean.
NAIZ
Oroitz Gurrutxagak abenduaren 2an atera behar zuen espetxetik, zigorra beteta, baina bezperan 2008ko euroagindu eskaera bat zeukala jakinarazi zioten eta atxiki egin zuten.
Paueko Auzitegiak joan zen asteartean aztertu zuen eskaera baina Auzitegi Nazional espainolak euroagindua «efekturik gabe» uzteko eskatu zuen eta horrela egin du.
Oreretarrak frantziar lurraldean egoteko debekua duenez, kanporatu egin dute eta Irunen aske geratu da.