INFO

Herri Denda Zirika gunean

Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era, Bilboko kolektibo ezberdinek beren materiala eskuragai jarriko dute Erronda kaleko Zirika gunean egongo den Herri Dendan.

Herri Denda.

Hiru astez, abenduaren 19tik urtarrilaren 5era, Bilboko kolektibo ezberdinek Herri Denda egitasmoa martxan jarriko dute Erronda kaleko Zirika Gunean.

Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edo komunikazioan lan egiten duten taldeen materialak eskuragarri egongo dira.

Aldi berean, aurtengo edizioan bi ekimen izango dira Herri Dendaren baitan. Abenduaren 22an 19.30etan hitzaldia Israeli boikot kanpainari buruz eta abenduaren 28an, 19.30etan, gazte boterea aztergai izango dute GITE-IPES eta Ernai.