INFO

Abenduaren 23an erdigunea zeharkatuko dute Olentzerok eta Mari Domingik

17.45etan abiatuko da kalejira plaza Eliptikotik eta Kale Nagusia eta Nafarroa kalea zeharkatu ondoren Arriagako plazara iritsiko da. Abenduaren 24an Arriaga antzokiko ateak zabalduko ditu haurrekin izateko.

Olentzero. (Bilboko Udala)

Abenduaren 23an Bilboko erdigunea zeharkatuko dute Olentzerok eta Mari Domingik. Basajaun eta galtzagorriak ere beraiekin batera joango dira plaza Eliptikotik aterako den kalejiran.

 80 artista eta 30 teknikari eta logistika langile baino gehiagok parte hartuko dute ekimenean. Abenduaren 24an, larunbatean, 11.00etatik 14.00etara Arriaga Antzokiko ateak zabalduko dituzte haurrek Olentzero ikusteko.

Bestalde, abenduaren 19tik, astelehena, 22ra bitartean, osteguna, jostailuak jasotzeko gune solidario bat egongo da Arriaga plazan.