INFO

Kontzertu berezi batekin agurtuko du urtea Udal Musika Bandak

Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko du «Bidaia irudimenera» izeneko kontzertua eta Maite Olmosek zuzendutako BilbaoMusikako Haur eta Gazte Korua eta Patxi González aktorea izango dira kolaboratzaile gisa.


Iragarri dutenez, kontzertu berezi batekin agurtuko du urtea Bilboko Udal Musika Bandak astelehenean.

Sarrerak zenbakituak izango dira Euskalduna Jauregian eta 5 euroko prezioa izango dute. Hurrengo kontzertua urtarrilaren 22an izango da Euskalduna Jauregian.