INFO

Areatza eta Plaza Barria, San Tomasetako azokaren erdigunea

Batez ere eguerdi aldean, jendetza espero da eta Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Areatza zein Plaza Barriko guneetara joateko.

San Tomas azoka Bilbon.

Urtero bezala, Areatza izango da San Tomasetako Azokaren agertoki nagusia. Hori dela eta, Zingira kalearen, Erribera kalearen eta Areatzako Zubiaren artean dagoen jai- sparrua ibilgailuen trafikorako itxiko da, zirkulazioan Aste Nagusiaren antzeko murrizketak eraginez.

Areatzako Pasealekuan baserritarrek egindako produktuak saltzeko 224 postu egongo dira. Plaza Barrian, berriz, baserritarren 58 saltoki jarriko dira.

Gainera, Arriaga plazaren ondoan, postu bat ipiniko da Kutxabanken egutegia banatzeko eta kaseta bat jostailuak jasotzeko. Areatzako aterpeetan Segurtasuna Koordinatzeko Udal Zentroa jarriko da, babes zibileko langile, anbulantzia, laguntza sanitario, erizain eta Udaltzaingoaren agenteekin.

Alde horretan, salaketak jasotzeko bulego mugikorra ere egongo da egun osoan. Operatibo berezia aurkezteko egindako agerraldian azaldu dutenez, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-dispositibo berezia jarriko dute abian 200 agentek osatua.

Handik metro gutxitara, Bilboko Gabonetako hitzordu garrantzitsu honetara bertaratuko direnek Gabonetako Merkatu Txikia bisitatzeko aukera izango dute, Bailen kaleko balkoian.

Aparkalekuak

Kalea trafikorako itxi arren, Areatzako txandakako aparkalekura eta Epaltzaren alarguna, Prim eta Erribera kaleetako aparkalekuetara sartu ahal izango da. Plaza Barriko eta Prim-Dolaretxe kaleetako egoiliarrentzako aparkalekuak ere irekita egongo dira, Udaltzaingoak autoak ibiltzea oinezkoentzat arriskutsua dela erabaki arte.