INFO

‘Kixote bat XXI. menderako’ erakusketa

Datorren otsailaren 28ra arte ‘Kixote bat XXI. menderako’ erakusketa ikusteko aukera izango da Azkuna Zentroan. Klasiko honen edizio berriaren ilustrazioak eta Miguel Ángel Martínezen marrazkiak daude erakusketan.

Kixoteren erakusketa.

Kixoteren bigarren zatia argitaratu (1615) eta Miguel de Cervantes hil (1547-1616) eta 400 urte igaro ondoren, Miguel Ángel Martínek irudiak jarri dizkio literatura unibertsaleko eleberririk garrantzitsuenari.

XXI. mendeko irakurlearentzako Kixote bat erakusketa Julian Armendarizek Azkuna Zentroari emandako 80 ilustraziorekin osatua dago.