INFO

Bilbobus elektrikoak

Udalak bi ibilgailu elektriko erosi ditu. irizar enpresak egindako autobusak dira.

Bilbobus elektrikoak aurkeztu dituzte Udaleko ordezkariek. (Bilboko Udala)

Alfonso Gil Bilboko Udalaren Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotzi eta alkateordeak esan duenez, Bilbobus izan da lurraldean ibilgailu elektrikoak izango dituen lehen garraio publikoko zerbitzua.

Bilboko herritarrek bilbobus elektrikoa abenduaren 24ko goizean ikusi ahalko dute Areatzan. Bilboko Udalak hantxe jarriko du autobus elektriko berri bat, «azulito”»baten ondoan; hau da, Bilboko garraio publikoaren iragana eta oraina elkarren ondoan egongo dira, 10.00etatik 14.00etara.