INFO

Minbizia duten haurrei laguntzeko jaialdia

El hombre del tiempo taldearen kontzertuarekin zuzeneko musikaz gozatzeko eta chillout batean atseden hartzeko aukera izango da, baita sushia dastatzeko ere. Sarrerarekin lortutako irabaziak Juegaterapia Fundazioari emango dizkiote.


Bilboko Berreginen Museoak jaialdi solidarioa antolatu du abenduaren 30ean, 19.00etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balioko dute.

Minbiziaren aurka borrokan ari diren umeei laguntzeko izango da jasotako dirua, hain zuzen ere, Juegaterapia Fundazioari emango zaio. Haurren onkologia-guneetan ingresatuta dauden umeei laguntzen legiten du lan egunero.