Parisen atxilotutako zazpi gazteak auzitegira eraman dituzte
Euskal preso politikoen eskubideen alde Pariseko Justizia Jauregiaren egoitzan kateatzeagatik atxilotu zituzten Aitzinako zazpi gazteak gaur pasako dira epailearen aurretik. Dagoeneko eraman dituzte epaitegira.
NAIZ
PARIS
Asteartean Parisen atxilotutako zazpi gazteak epailearen aurrera eramango dituzte, Aitzinak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez. Dagoeneko auzitegira eraman dituzte.
7 militanteak epaitegira eraman dituzte. Nos militants ont été amené au palais de justice. Ez gaituzue beldurtuko! @Ernaigazte @topatu_eus pic.twitter.com/Ve3pJhVKDS
— Aitzina antolakundea (@Aitzinagazte) 2016(e)ko abenduak 29
Aitzina gazte erakundeko zazpi gazteak gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideen alde Parisko Justizia Jauregiaren egoitzan kateatu ziren. Atzo, jakinarazi zuten atxiloaldia 24 orduz luzatu zietela.