INFO

‘Bilboko hiri espekulazioa’, gaur gauean BILBOTARRA NAIZen

Gaur gaueko 21.30etatik aurrera, ‘Bilboko hiri espekulazioa’ film laburra ikusteko aukera izango da BILBOTARRA NAIZen. Antton Merikaetxebarriak zuzendutakoa da 70. hamarkada bukaerako Bilboren irudiekin osatua dago.

‘Bilboko hiri espekulazioa’ film laburra.

Ikuska 3, ‘Bilboko hiri espekulazioa’ (Zuzendaria: Anton Merikaetxebarria): Film laburrak garai hartan Bizkaiko hiriburuak bizi zuen egoera urbanistikoa azaltzen du.

Orduko Bilboren irudi ikusgarrien bitartez, hiriak izan duen eraldaketa gaur egunean ikusteko dokumentu interesagarria. Dokumental honek irabazi zuen 1979. urtean Donostiako Zinemaldiko Film Labur Onenaren Zilarrezko Maskorra.

"Ikuska" dokumental sail osoa berriz ikus daiteke, EKHEk eta GARAk egin duten digitalizazio lanari esker. NAIZ DENDAn erosi ahal da USB edo DVD formatuan: .