Euskarari energia ematearen ordainetan, Lizarrara joan da Euskal Tonbolaren Megasaria
Bigarren aldiz banatu du Euskal Tonbolak sari guztien sorta osoak osatutako Megasaria, aurtengoan Lizarran bizi den Iban Vergarak eraman duena. Euskaltzale guztien ekarpena ere eskertu du Kontseiluak, «guztion energiari esker, euskarak ez baitu mugarik».
Abenduaren 30ean notario aurrean egindako zozketan, Lizarran bizi den Iban Vergarak irabazi zuen Euskal Tonbolaren Megasaria, eta gaur eman diote saria.
Euskal Tonbolak banatzen dituen sari guztien sorta jaso du Vergarak: Sandero autoa, urtebetez hilero 100 euroko erosketa saski bat, Scotter motorra, Kariberako bidaia eta abar.
Kontseiluak Iban Vergara zoriondu du eta berak bezala euro baten truke txartelak urtez urte erosten eta saltzen dituzten guztiei ere eskerrak eman dizkie, «guztion artean, guztion energiari esker, euskarak ez baitu mugarik».