INFO

Eliza talde ezberdinek Sarek larunbaterako deitutako mobilizazioarekin bat egin dute

Kristau Elkarte Herritarrak, Herria 2000 Eliza eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak bat egin dute larunbaterako Bilbon Sarek deitu duen mobilizaziorekin eta «preso guztien eskubide defentsa» aldarrikatu dute.


Kristau Elkarte Herritarrak, Herria 2000 Eliza eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak espainiar Estatuaren espetxe politika salatu dute eta larunbatean, Bilboko kaleetan, Sarek deitutako mobilizazioan parte hartuko dutela iragarri dute. «Bereziki ankerra deritzogu Estatu espainiarrak eta frantsesak euskal preso politikoei ezartzen ditenen espetxe politika».

Ohar baten bidez, gatazka politikoa konpondu nahian dabilen gizartearen sektorearen aahalegina nabarmendu dute. «Benetan gizarte-mobilizazio tematia horiena, baina uste izatekoa litzatekeena baino askoz murritzagoa, eta, beraz, ez nahikoa». «Jabetuta gaude, arazo larri honen inguruan gizarte eragile ezberdinak ari direla lanean, eta horietako bakoitza ari dela, zein bere sentiberatasun eta jokamoldetik, herritarren  partaidetza bultzatzen presoen defentsan. Hasteko, mobilizazioaren pizgarria litzateke hori, baina moteltzeko arriskuan ipintzen dute eragile bakoitzaren azpiko estrategia politiko ezberdinek, azken batez beraien arteko konfrontazioa suspertuz», gehitu dute.

Honen aurrean, eragile politikoei beren proiektu politikoak «alde batera uztea» eskatu diete: «Denena beharko luke izan helburu horrek, azaldu dugun egoera hain latza izanik, horren kontrako indar guztiak batzea eskatzen duelako».