INFO

Rosa Luxemburg konferentzia urtarrilaren 20ean Hika ateneoan

Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak antolatu dute konferentzia eta «Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak, zer egin?» izango da gaia.

Rosa Luxemburg konferentziak iragartzeko egindako kartela.

Urtarrilaren 20ean Hika ateneoan antolatu dute III. Rosa Luxemburg konferentzia. Arratsaldeko 17.30etan hasiko da Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak antolatu duten hitzaldia eta «Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak, zer egin?» izango da gaia.

Lorea Agirrek, Pili Alvarezek eta Jokin Aspiazuk hartuko dute parte hitzaldian.