INFO

Sare: «Euskal jendartearen zabaltasunaren ispilu izango da manifestazioa»

Larunbat arratsalde honetan Bilboko kaleak beteko dituen manifestazioaren aurreikuspenak bete egingo direla iragarri du Sarek. Hala, adierazi du jada autobusak iristen hasiak direla eta gaineratu arratsaldeko martxa euskal jendartearen zabaltasunaren «ispilu» izango dela.

Joseba Azkarraga eta Bego Atxa, adierazpenak egiten. (ARGAZKI PRESS)

Este navegador no soporta el elemento video.


Jendetsua espero du arratsaldeko manifestazioa Sarek, eta hala azpimarratu du jada autobusak Bilbora iristen ari direla: «Alde Zaharrean, Pozasen edo erdialdean giroa animatzen hasi dela nabarmentzen da dagoeneko».

Joseba Azkarraga eta Bego Atxak egin dituzte adierazpenok hedabideen aurrean, azken honek euskaraz. Adierazi du aurreikuspenak bete eta milaka herritarrek, «modu baketsu eta demokratikoan», Gobernu espainiar eta frantziarrak «inposaturiko blokeoaren amaiera, eta giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko urrats sendoak ematea» eskatuko dutela Bilbon.

«Manifestazio honek lehen bat eta orain bat markatuko du. Batez ere, benetako elkarbizitza baterantz gerturatuko gaituen bake prozesu baten aldeko jendartearen inplikazioan», esan du Atxak.

Hala, arratsaldeko martxa euskal jendartearen zabaltasunaren «ispilu» izango dela gaineratu du.