Jean-Rene Etchegaray Iñigo Urkullurekin bilduko da Baionan otsailaren 1ean
Euskal Elkargoko lehendakari Jean-Rene Etchegarayk eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak bilera egingo dute Baionan heldu den otsailaren 1ean.
NAIZ
BAIONA
Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak eskatuta, Iñigo Urkullu Baionara joango da heldu den otsailaren 1ean, ‘El Correo’ egunkariak Lehendakaritzako iturriak aipatuz berri eman duenez
Erakunde berriaren eta EAEren arteko lankidetza sustatzea izango du helburu bilerak.
Lakuako Gobernuak bi ordezkari bidali zituen herenegun Baionara, Euskal Elkargoaren lehendakariaren hautatzeko batzarrera: Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria, eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Nafarroako Gobernuaren ordezkari Maria Solana bozeramailea izan zen.