INFO

Lehen txapelketa profesionala irabazi du John Rahm golf-jokalari bizkaitarrak, San Diegon

Profesional mailan lehen txapelketa irabazi du John Rahm Barrikako golf-jokalariak, San Diegon (AEB) jokatu den PGA Tourreko Farmers Insurance Open txapelketan gailenduta.

John Rahm golf-jokalari bizkaitarra, atzo, San Diegon. (Donald MIRALLE/AFP)

John Rahm golf-jokalari bizkaitarrak profesional mailako lehiaketa bat irabazi du aurrenekoz. Profesional gisa hamabi txapelketa baino ez dituenean jokatu iritsi zaio lehen garaipena 22 urteko golf-jokalariari.

275 kolperekin (72+69+69+65 / -13) irabazi du bizkaitarrak txapelketa, Charles Howell III.a estatubatuarrak eta C.T. Pan taiwandarrak baino hiru kolpe gutxiago eginda.

PGA Tourreko Farmers Insurance Open txapelketa irabazten jokalari gazteena izan da barrikoztarra. 2002an Txema Olazabal hondarribitarrak ere San Diego txapelketa irabazi zuen.

60 astez afizionatu mailako gorenean egon ondoren, 2016an pasatu zen Rahm profesional mailara.

Garaipen baliotsu honekin apirilean ospatuko den Augustako masters-a jokatzeko aukera izango du Rahmek.