Ana Maté: Segoviatik Lizarrara... eta euskarara
(#Korrika-ren istorio #batzuk: 1) Semea dugu ezagun, Oier Sanjurjo Osasunako kapitaina, Ana Maté bere ama da eta Segoviakoa da izatez. Gaztetan etorri zen Iruñera magisteritza ikastera, bertan hasi zuen bere euskalduntze prozesua.
Asier BURGALETA | Maite BIDARTE | Ion TELLERIA
Korrikaren lehen edizio elurtsua gogoan du, eta orduz gero ez du hutsik egin euskararen aldeko ekimen erraldoiean. Seme-alabei ere pasa die lekukoa, bai euskararekiko eta baita Korrikarekiko ere.
Entzun hemen audio-erreportajea:
Loading player...