INFO

Osnyra martxa egingo dute ikasleek

Ikasle mugimenduko presoen aldeko talde desberdinak elkartu eta espetxeetara martxa bat egitea erabaki dute. Gaur iluntzean aterako dira eta bihar iritsiko dira Osnyra.


Ikasle mugimenduko presoen aldeko talde desberdinak elkartu eta espetxeetara martxa bat egitea erabaki dute. Gaur iluntzean aterako dira eta bihar iritsiko dira Osnyra, non «ikasle presoak azkenaldian jasaten ari diren jazarpena» salatuko duten. «Soilik frantziar Estatuan dauden preso politikoek ikas dezakete Euskal Herriko Unibertsitatean, eta soilik gradu determinatu batzuk», aipatu zuten. Hala, ikasketak aurrera eramateko arazoak dituztela salatuko dute.

Zentzu horretan, Julen Mendizabal eta David Plari ikasteko materiala blokeatu dietela jakin dute, eta, horregatik, haiek dauden kartzelara joango dira euren elkartasuna erakustera.