INFO

Ernai eta Aitzina, elkarrekin Baionara joateko deia eginez

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek bideo bidez egin dute Baionara joateko deia, apirilaren 8an egingo den urratsa babestuz eta «bakearen artisauak» direnen lana goraipatuz.


Ernai eta Aitzina gazte erakundeek apirilaren 8an Baionako ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu diete euskal gazte guztiei, bideo baten bitartez. Bertan beren eledunek nabarmentzen dutenez, gatazkaren ondorio guztiak konpontzeko bidean «beste urrats bat» izango da ETAren armagabetzearena, eta horrexegatik bi estatuek «oztopatu eta zapuztu nahi izan dute», baina ez dute lortu.

Honen harira, «bakearen artisauak» direlakoen lana goraipatzen dute bi erakunde hauek, gizartearen gehiengoarekin bat egin dutela gogoratuz. Eta honengatik guztiarengatik, Baionako hitzordura bertaratzea eskatzen diete euskal gazteei.