INFO

Margoketa batengatik Laudioko bi gazte epaitu dituzte Auzitegi Nazional espainolean

Laudioko bi gazte epaitu diuzte gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean margoketa bat dela eta. Urtebeteko espetxe zigorra eta 2.520 euroko isuna eskatzen zieten «terrorismo goratu» zutelakoan.


Gaur goizean izan dute Laudiko bi gaztek epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean. 10:30ak aldera sartu dira bi gazte laudioarrak epaitegian, eta 13:00ak aldera atera dira, aiaraldea.eus toki komunikabideak azaldu duenez.

«Kontraesan argiak» azaleratu dira epaiketan, bi laudioarrek aipatu dutenez. «Bideoa plazaratu dutenean argi ikusi da bertan azaltzen zirenak ez ginela gu, barreak eta guzti egon dira». Epaitegian esan diete hamar egunen bueltan aterako dela sententzia.

Elkarretaratzea egingo da gaur 20.00etan Laudioko Lamuza Plazan, bi gazteei elkartasuna adierazi eta epaiketa «muntaia polizial» batean oinarritzen dela salatzeko.