INFO

Elikagaien Mundu Programak dio goseak migrazioa eragiten duela

Munduko zenbait lekutan jasaten duten elikagaien segurtasunik ezak (108 milioi gizaki daude egoera horretan, Nazio Batuen Erakundearen arabera) eragiten du beren herrialdetik alde egitea erabakitzen duten herritarren kopuruak gora egitea, Elikagaien Munduko Programak atzo Genevan ezagutzera eman zuen txostenaren arabera. Erlazio hori aztertzen duen dokumentuak gero eta handiagoa den migrazioa gatazka armatuekin ere lotzen du.


Egoeraren larritasuna hobeto uler dezagun, Programako adituek zenbakiak ipini dizkiote fenomenoari: gosea pasatzen duten herritarren kopuruak %1eko hazkundea izaten duenean, herrialdea uzteko erabakia hartzen dutenen kopurua %1,9 hazten da. «Elikagaien segurtasunik eza gatazken hasiera eragiteko eta larriagotzeko faktore garrantzitsuenetakoa da. Azterketa eginda ondorioztatu dugu gerra batek irauten duen urte bakoitzeko, gizakien %0,5 errefuxiatu bihurtzen direla», adierazi zuen Arif Husain Elikagaien Mundu Programako ekonomialari buruak.

“Exodoaren jatorrian: elikagaien segurtasuna, gatazka eta nazioarteko migrazioa” izenburuko txostena aurkeztu zuten. Bere herrialdea uztea erabaki duen pertsonak bide berrian arrazoi gehiago aurkituko ditu mugitzen jarraitzeko, ez baitu ez diru sarrerarik ez lanposturik. Gainera, leku gehienetan arazoak izango ditu janaria lortzeko eta gauza bera gertatuko zaio zerbitzu humanitarioekin.

Gainera, Programako arduradunen esanetan, migrazioari esker gosea atzean utzi nahi dutenek kasu askotan oso bestelako egoera aurkitzen dute beren bidaia hasten dutenean, eta ihes egin zuten lekuan baino gose handiagoa pasatzea tokatzen zaie, oso baldintza penagarrietan egiten baitute bidea, eta salneurriak beraientzat garestiegiak izan ohi baitira.

«Elikagaien Mundu Programak ahal duen guztia egiten du gosea pasatzen ari diren errefuxiatuei eta gosetearen erdian bizi direnei laguntzeko», esplikatu zuen David Beasley zuzendariak. Bere ustez, mundu osoan horrenbeste pertsona beren etxetik ihes eginda bizi diren garai honetan, «egoera tragiko hori argitzea gure ardura da. Fenomenoa eragiten duten faktoreak ulertzen baditugu, sufrimendu horri amaiera emateko zer egin jakitera iritsiko gara».

Erroman egoitza duen erakundeak gomendatu dio nazioarteko komunitateari elikagaien segurtasuna lortzeko eta bizimoduari eusteko helburuekin inbertsio gehiago egitea, batez ere errefuxiatuen jatorrizko herrietan edo gertu. Gauzak horrela eginez gero, desplazamendu ugari saihestu eta laguntza emateko operazioak errentagarriagoak izango lirateke eta epe labur zein luzera onura sozioekonomiko handiagoak lortuko lirateke. Egileek diote migratzaile gehienen helburua ez dela AEBetara edo Europara joatea, etxetik gertuen geratzea baizik.

 

El «Davos africano» habla sobre los jóvenes sin escucharles

El Foro Económico Mundial sobre África finalizó ayer en la ciudad sudafricana de Durban con un llamamiento a incluir a los jóvenes en la economía, así como a cerrar la brecha entre ricos y pobres, tras unas jornadas sobre las que en todo momento ha flotado la grave crisis política que sufre el país anfitrión.

De modo paralelo al foro, cientos de integrantes de la sociedad civil realizaron una marcha de protesta por una reunión a la que calificaron de «fraude». Los participantes, agrupados bajo la bandera del Foro Económico Popular, expresaron su malestar en un memorándum. Según afirmaron, en estos días en Durban «discuten sobre nosotros sin nosotros».

África tiene la población más joven del mundo y es una de las regiones de más rápido crecimiento a nivel global.

La reunión oficial del «Davos africano» centró sus análisis en el crecimiento inclusivo para el continente. Diez líderes africanos, empresarios y representantes de la sociedad civil asistieron al encuentro. El presidente sudrafrixcano Jacob Zuma instó a sus homólogos a prestar más atención a las necesidades de los jóvenes. A este asunto se refirió también el ministro de Finanzas, Malusi Gigaba, durante sus reflexiones en la jornada inaugural del evento: advirtió sobre los altos niveles de desempleo que impactan a la población sudafricana en general y a la juventud en particular.GARA