Homofobia eta transfobiaren aurkako jardunaldia antolatu du Les Bascos elkarteak
Les Bascos elkarteak SOS Homophobie txostena aurkeztu du gaur goizean Baionan. Estatu frantziarrean sexu bereko pertsonen ezkontza eskubidearen aurka talde ultra kontserbadoreek zabaldu zuten kanpainia bortitzaren ostean lasaitze bat gertatu bazen ere, iaz homofobia edo transfobia ekimenen gainean lekukotasuna eman duten pertsonen kopuruak gora egin zuen berriz ere. Hilaren 19an gaualdia antolatu dute Atalante zineman.
Sos Homophobie azkeneko txostena aintzat harturik, homofobia kasuek %19an gora egin zuten iaz estatu frantziarrean.
Dikriminazio mota honen kontra borroka egiten duten elkarteek biltzen dituzten kasuak baizik ez dira jasotzen txostenean. Lekukotasun guzti horiek guztiek ez zutela salaketaren forma hartu argitu dute Les Bascos elkateko kideek, txostenak arazoaren zati bat baizik ez duela islatzen abarmenduz.
Egoera latzena 2012. urtean eman bazen ere, Frantzia mailan sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legearen eztabaida gori gori zelarik. Izan ere, iaz jazarpen kasuen gorakada eman zela-eta haien kezka azaldu dute.
Jazarpen kasuak eremu oso anitzetan ematen dira - sare sozialetan, eskolan, lantokietan, karrikan- eta horietarik batzuk "bortizkeri handikoak" direla azpimarratu du elkartea Baionan eginiko agerraldian. Jazarpen horiek dituzten ondorio latzak, hala nola gazteengan, agerian utzi dute. Hartara, kalte sikologikoak pairatu lituzkete, laguntza jaso ezean muturreko egoeretara eraman ditzaketela. Suitzidio saiaketa tasa asko altuagoa dela homosexualen artean heterosexualekin alderatuta, oroitarazi dute.
2014az geroztik, elkarteak Lapurdiko hiriburua duen Txalaparta lokala zabaldu zuenetik, 75 bat kasu landu dituzte.
Bertan jazarpenaren bat pairatu duten pertsonei harrera egiten diete, haien egoera aztertzen dute, sarritan gizarte laguntzaileen aholku edota beste hainbat egitura edo elkarteen elkarlani esker, eta azkenik arduradun publikoetara jotzen dute "egoera aldatzeko engaiamendua eske".
Homofobia eta Transforbiaren aurkako nazioarteko eguna kari, heldu den Maiatzaren 19an, gaualdia antolatu dute Baionako Atalante zinemagelan.