INFO

El Sol publizitate jaialdia ekainaren 1etik 3ra artean ospatuko da Bilbon

Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarraren 2017ko edizioa ekainaren 1ean hasiko da Bilbon. 193 publizitate agentziak 2.034 lan inskribatu dituzte. El Sol jaialdiak erreferente izaten jarraitzen du gaztelaniazko eta portugesezko jaialdien artean.

«El Sol» publizitate jaialdiaren aurkezpena. (Bilboko Udala)

1.500 profesionaletik gora izango dira ekainaren 1etik 3ra artean Bilbon ospatuko den El Sol publizitate jaialdian. Aurkezpenean nabarmendu dutenez, jaialdia Bilbon antolatzen hasi zenetik orain dela hiru urte programatutako hitzaldietara hurbildu direnen batez bestekoak % 85 egin du gora.

Agentzien partaidetzari buruzko datuetan ere hazkundea egon dela azpimarratu dute. Horrela, 2016an amaitu zen hirurtekoan % 17,7 gehitu da agentzien kopurua aurreko urtekoarekin alderatuta. 2011-2013 hirurtekoan jaialdiak 203 agentzia bazituen ere, 2014-2016 aldian inskribatutakoak 239 izan ziren. Aurtengo edizioan, 193 publizitate agentziak 2.034 lan inskribatu dituzte. Hori dela eta, El Sol jaialdiak erreferente izaten jarraitzen du gaztelaniazko eta portugesezko publizitate jaialdien artean.

Bestalde Bilboko Udalak, El Sol publizitate-arloko komunikazioaren Iberoamerikako jaialdia ospatuko den egunetan, joko eta ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du ekainaren 2etik 3ra bitartean. Ordutegia bi orduz luzatzeko aukera izango dute.

Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 17ko Gau Zurian, BBK Live jaialdia ospatzen den egunetan, Aste Nagusian, BIME jaialdian ere ordutegia luzatzen dute.